XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsaldeko seietan ohorezko gonbidatuek elkarri azken adioa eman ziotenean bukatu zen akto formala.

Argiak piztuta eta pianolaz jo vals zerrenda luzea gibelean utziz joan zen untzia, eta ixtanpatez nora ezean geratu ginen tulunbioaren zalantzan sartuta, harik eta berriro elkar berrezagutu eta parrandaren manglarean murgildu arte.

Handik laster azaldu ziren ezkonberriak berebil agerian, zalaparta hartan bidea larri-larri urratuz.

Txapliguak sutu zituen Bayardo San Román-ek, jendeak luzatu zion pattarretik urrupatu zuen, eta autotik jaitsi Angela Vicariorekin cumbiamba-ren ingurutxoan parte hartzera.

Bizirik iraungo genueino haren kontura dantza eginez segitzeko agindu zuen azkenik, eta Xiux-en alarguna zoriontsu bizi izan zen bere ametsetako etxera eraman zuen emazte izutua.